EUSKADI.-Sute bat izan da Barakaldoko (Bizkaia) etxebizitza batean eta bi pertsona artatu behar izan dituzte kea arnastu dutelako

Actualizado: jueves, 21 enero 2010 18:25

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Sute bat izan da gaur arratsaldean Barakaldoko (Bizkaia) Miguel de Cervantes kaleko eraikin bateko bosgarren pisuko etxebizitza batean eta bi pertsona artatu behar izan dituzte kea arnastu dutelako. Artatu dituzten lagunetako bat 80 urteko emakumezko bat da, Ertzaintzak Europa Press-i jakinarazi dionez.

Sutea arratsaldeko 15:00ak jotzear zeudela hasi da Barakaldoko Miguel de Cervantes kaleko eraikin bateko azken solairuan, eta bertaraturiko suhiltzaileek sugarrak kontrolatzea lortu dute. Zenbait anbulantzia ere joan dira lekura, zauritu gehiago egongo balira, baina bi bizilagun bakarrik artatu dituzte kea arnasteagatik.