EUSKADI.-Sute batek Gasteizko jantoki bateko sukaldea kaltetu eta biltegia suntsitu du

Actualizado: miércoles, 20 enero 2010 13:50

GASTEIZ, 20 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko jantoki batek kalte larriak jasan ditu gaur gauean sute baten ondorioz. Suak jantokiko sukaldea kaltetu eta biltegia guztiz suntsitu du. Ezbeharra gauerdia jotzeko minutu batzuk falta zirela gertatu da, eta Gasteizko Suhiltzaileek 2:00ak jotzear zeudela lortu dute sutea guztiz itzaltzea, zerbitzu horretako iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Jantokia Arabako hiriburuko Urartea kalean dago eta kalte handiak jasan ditu sukaldean. Gainera, sukaldearen gainean dagoen biltegia gutztiz suntsituta gelditu da. Halaber, jantokiaren ondoan dagoen lokala kez bete da.

Suhiltzaileak alboko ate batetik sartu dira jantokira eta, sukaldeko eta biltegiko sugarrak itzaltzeaz gain, teilatua ikuskatu dute sutea bertara heldu ez zela egiaztatzeko. Behin sua kontrolatuta, establezimendua aireztatu eta hoztu dute.