EUSKADI.-Sutea izan da Barakaldon obretan dagoen taberna batean eta 14 auzokide euren etxebizitzetatik atera behar izan dituzte

Actualizado: martes, 16 febrero 2010 19:15

BARAKALDO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Sute bat izan da gaur arratsaldean Barakaldon (Bizkaia) obretan dagoen taberna batean, eta 14 auzokide lokalaren gainean dauden etxebizitzetatik atera behar izan dituzte.

Ertzaintzaren iturriek Europa Press-i adierazi diotenez, gertaera gaur arratsaldeko 16:00ak aldera jazo da, Barakaldoko Landaburu kaleko 9 zenbakian. Suhiltzaileak bertara joan dira eta sua itzali dute.

Obretan dagoen tabernan izandako sugarren ondorioz, gainean dauden etxebizitzetako 14 auzokide pisuetatik atera behar izan dituzte. Oraingoz ez dakite sutea zergatik hasi den ezta sugarren eragindako kalteak norainokoak diren ere.