EUSKADI.-Taberna Ibiltaria taldeak Euskal Herriko kantak eta musika tradizionala eskainiko ditu ostiralean Bakion (Bizkaia)

Actualizado: miércoles, 25 febrero 2009 14:01

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bakioko (Bizkaia) Joshe Mari tabernak emanaldi berezia hartuko du ostiralean, 21:15etik aurrera, Taberna Ibiltaria taldearen kontzertuarekin, Bakioko Udaletik prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Kontzertura doazenek euskal kulturaren oinarri diren hainbat kanta ezagun entzun eta abesteko aukera izango dute, besteak beste, "Txoriak txori", "Bagare", "Lau teilatu", "Tiriki trauki", "Zenbat gera" edota "Xalbadorren heriotzean" bezalako kantak.