EUSKADI.-Takashi Murakami artista japoniarrak bere lanaren ezaugarriak azalduko ditu gaur arratsaldean Guggenheim Bilbao Museoan

Actualizado: martes, 17 febrero 2009 11:05

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai dagoen Takashi Murakami artista japoniarraren obrari buruzko atzera begirakoa dela eta, gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, artista japoniarrak bere lanaren hainbat alderdi azalduko ditu museoko Entzungelan, besteak beste, lantzen dituen kontzeptuen nondik norakoak, politika eta gizartea bere lanarekin duten lotura eta modernitatearen eta usadioaren gainean duen iritzi berezia.

Horrez gain, Paul Schimmel ere izango da hizlari eta, Murakamiren erakusketaren komisario den aldetik, Guggenheim Bilbao Museoko eta beste egoitzetako atzera begirakoen arteko aldeak azpimarratuko ditu.

Topaketa hau doakoa da eta publiko orokorrari zuzentzen zaio, museo bilbotarretik jakinarazi dutenez.

Murakamiren erakusketaren osagarri gisa antolatu diren jardueretako bat da hitzaldia; izan ere, "PechaKucha" ekitaldi berria, beste hitzaldi batzuk eta lantegiak ere izango baitira hainbat motako publikoarentzat: ikasleentzat, irakasleentzat, familientzat, publiko orokorrarentzat eta Museoen Lagunentzat, besteak beste.