EUSKADI.-Tim Burton izango da Canneseko Zinemaldiko epaimahaiko burua

Actualizado: martes, 26 enero 2010 13:36

PARIS, 26 Ene. (Reuters/EP) -

Tom Burton zinemagile estatubatuarra izango da aurtengo Canneseko Zinemaldiko epaimahaiko burua, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Burtonek adierazi du "egi bihurturiko ametsa" dela zinemaldi ospetsuko epaimahaiko burua izatea.

"Nire lehenengo urteak emankizun hirukoitzak eta 48 orduz luzatzen ziren beldurrezko pelikulen maratoiak ikusten igaro ondoren, azkenik honetarako prest nago", esan du zinemagileak ohar batean.

"Cannes diozunean, munduko zinema datorkizu burura. Eta niretzat pelikulak ametsak bezalakoak izan direnez, hau egi bihurturiko ametsa da", gaineratu du Burtonek. Canneseko Zinemaldia maiatzaren 12tik 23ra arte ospatuko da aurten.