EUSKADI.-Titzina Teatro taldeak "Exitus" antzezlana aurkeztuko du asteburuan Donostiako Gazteszena aretoan

Actualizado: jueves, 12 marzo 2009 19:13

DONOSTIA, 12 Mar. (EUROPA PRESS) -

Titzina Teatro konpainiaren "Exitus" izenburuko antzezlana ikusteko aukera egongo da asteburu honetan Donostiako Egia auzoko Gazteszena aretoan. Emanaldiak larunbatean eta igandean izango dira, 20:00etatik aurrera, Donostia Kulturak jakinarazi duenez.

Heriotzaren gaia da Titzina taldearen lan berriaren abiapuntua. Aurreko lanetan bezala, konpainia katalanarrak taularatzen duen istorioak estilo tragikomikoa du, indar dinamiko eta poetikoduna, "eta bermatuta dago ikuslea ez dela hotz geratuko esperientzia horren aurrean", adierazi dute antolatzaileek.

Emanaldietarako sarrerak hamar eurotan daude salgai Egiako Kultur Etxeko, Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta Kutxaren ohiko kanaletan (Telekutxa, Servikutxa eta kutxa.net webgunea).