DONOSTIA 21 Nov. (EUROPA PRESS) -
Babarrunen Pintxoen Lehiaketa ospatu zen atzo Tolosako (Gipuzkoa) Babarrun Jaian. Tolosako babarruna osagai nagusia izan zuten pintxoen lehiaketaren edizio berri honetan Tolosa eta Gipuzkoako beste herri batzuetako lehiakideek parte hartu zuten, eta Tolosako Lainoa tabernako Angel Oyarzabal izan zen garaile, babarrunazko kaneloi batekin, azazko purea, odoloste binagreta eta Ibarrako piperraz lagundutakoa.
Bestalde, Zizurkilgo Pasus Enea jatetxeko Jose Luis Garciak bigarren saria lortu zuen babarrun esferifikatua eta Ibarrako apardun zukuarekin lagundutako odoloste goilara batekin; Tolosako Amets tabernako Aitor Riaño geratu zen hirugarren postuan, babarrun eta odoloste txanklota batekin.
Epaimahaikoek, norena zen ez zekitela baloratu zuten pintxoaren aurkezpena, itxura eta zaporea, hau da, epaimahaikideek ez zuten jakin pintxo bakoitza nork prestatu zuen. Epaimahaia honako hauek osatu zuten: Tolosako Casa Nicolas erretegiko Pedro Ruiz; Tolosako Casa Julianeko Matias Gorrotxategi; Amasako Iturri Goxo jatetxeko Jokin Zabala eta Berrobiko Iriarte jatetxeko Felix Belauzaran sukaldariek; eta Tolosako Babarrunaren Kofradiako Jose Carcellerrek.