EUSKADI.-K-Toño Fradek "Bilbao" udal egunkarian argitaratutako artikuluak liburu batean bildu ditu Bilboko Udalak

Actualizado: martes, 10 marzo 2009 14:13

BILBO, 10 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 158 orrialdeko liburu batean bildu ditu K-Toño Fradek "Bilbao" udal egunkarian idatzi eta irudiz hornitutako artikuluak. Argitalpena gaur goizean aurkeztu dute Iñaki Azkuna alkateak eta K-Toño Fradek berak.

Lana udal egunkarian 16 urtez agertutako 127 artikuluren bilduma da, bertan jardun baitzuen etenik gabe K-Toñok. Bere testu eta marrazkiak K-Toño Frade aitarenaren ondoren etorri ziren, hil arte Udaleko kronikari ez ofizial lanak eta eguneroko pertsonaien eta gertakarien erretratugile lanak gauzatu zituena.

"Susedidos botxeros y bilbainos selebres y txirenes" izenburupean, egileak bertako paisaiaren jakintza bost kapitulutan bilduta jasotzen du: "Por las calles del Botxo", "Txirenes de siempre", "Personajes botxeros", "Tiene Bilbao un gran tesoro" eta "Tauromaca bilbaina". Hartara, liburuak bertako ohituren zenbait alderdiri gainbegiratua egiten die, hiriko antzinako txakolin eta baserrietatik hasi eta kalimotxoaren jatorriraino, hirian sortutako hitzetatik kantarik ezagunenetaraino, Gabonak, Aste Nagusia edo San Tomas bezalako ohiturazko ospakizunak igaroz.

Liburuak pertsonaia bitxien profila ere aztertzen du, tabernariak, idazleak, loteria saltzaileak, musikariak, apaizak, sendagileak eta lanbide ezezaguneko beste batzuk barne direla. Horietako askok 'Cholopocholo', 'el Gordo de los Rosarios', 'Don Manuel El Baldao' edo 'Maria La Chonta Ciega' bezalako ezizen deigarriak dituzte.

K-Toño Fradek Jesus Garay edo Telmo Zarra bezalako kondairez ere hitz egiten du, bai eta Felix Oraa bezalako presidenteez ere, baina baita historian izandako egoitzez, ezkutuak daraman "X"-ren enigmaz, "Aliron" kantatzen zuen Karmelo loroaz edo beste garai batzuetan Athleticen golak iragartzen zituzten uso mezulariez.

Azken kapituluan, tauromakiari eskainitakoan, egileak Bilbon ospatzen ziren lehenengo zezenketak dakartza gogora, San Anton elizaren ondoan, edota zezenketaren ikur izandakoak, hala nola Sacarias Lecumberri, Muruetakoa; Paquito Moran, Iralabarrikoa; Ale Saiz Ortiz, San Frantziskokoa; eta Rafael Moreno 'Pichichi' goleatzailea bera.

K-Toñok berak bere liburuaren hasieran idazten du, bere liburuak hiru bilbotarzale ospetsuren iturrietatik edaten duela, hala nola, Emiliano de Arriaga, Julian de Alegria eta bere aita, "El piar de un txinbo" atalean ospetsu egin zena. Fradek bere hitzaurrea amaitzen du hau esanez: "Bai ezagutzen nauten pertsonak, bai ezagutzen ez nautenak, ziur egon daitezela liburu hau bihotz zuri-gorri osoarekin eginda dagoela, gure bilbotar banderaren koloreekin".