EUSKADI.-Trafikoa moztuko da larunbatean N-1 errepidean Lasarte-Orian, Donostiako 2. ingurabideko bidezubi baten bi habe jartzeko

Actualizado: miércoles, 13 mayo 2009 16:48

DONOSTIA, 13 May. (EUROPA PRESS) -

Donostiako 2. ingurabideko lanak direla eta, N-1 errepidean trafikoa moztuko da Lasarte-Orian, larunbateko 22:00etatik igandeko 15:00ak arte, Gasteizko noranzkoan. Errepidea itxita dagoen bitartean, trafikoa Belartzako biribilgunetik barrena desbideratuko da. Desbideraketa seinalatzeko panelak jarrita egongo dira, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.

Trafikoa etetea beharrezkoa da Donostiako 2. ingurabideko bidezubi batean bi habe jartzeko, Lasarte-Oriako lotunearen gainetik pasatuko baita (N-1, N-1-A eta N-634). Oraingoan jarri beharreko piezek 41 eta 23,5 metroko luzera dute, hurrenez hurren, eta bidezubia bukatzeko aste batzuk beharko dira, besteak beste, 40 bat habe jarri beharko direlako.