EUSKADI.-Tranbiak Gasteizen harrapatu duen mutila adingabea da eta egoera larrian dago

Actualizado: martes, 17 febrero 2009 19:00

GASTEIZ, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Tranbiak Gasteizen gaur arratsaldean harrapatu duen pertsona 12 urteko mutiko bat da eta pronostiko larria dauka, kontusioekin eta aldaka eta masailezurreko hausturekin, Txagorritxuko Ospitaleko zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Istripua 14:30ak aldera gertatu da Gasteizko tranbiaren Wellington Dukea kaleko geltokiaren inguruan, San Prudentzio ikastetxearen aurrean, tranbiak mutila kolpatu eta konboiaren azpian harrapatuta gelditu denean. Suhiltzaileek esku hartu behar izan dute mutila tranbiaren azpitik ateratzeko.

Zauritua konortearekin eraman dute Txagorritxuko Ospitalera eta bertan dago orain pronostiko larriarekin, kontusioekin eta aldakaren ezkerreko aldearen eta masailezurreko eskuinekoaren hausturekin. Bestalde, EuskoTrenek dagokion ikerketa hasi du istripuaren zergatiak argitzeko asmoz.