EUSKADI.-Trapagarango (Bizkaia) enpresa batean lapurtzen harrapatu duten 25 urteko gizon bat atxilotu dute

Actualizado: lunes, 23 marzo 2009 18:00

BILBO, 23 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 25 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean, Trapagarango (Bizkaia) enpresa batean lapurtzen atzeman baitute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Herritar batek Ertzaintza ohartarazi du 1:20 aldera Trapagarango Galindo auzoko biltegi batean zaratak entzun omen dituelako. Instalazioetan, patruila batek gizonezko bat harrapatu du, eta polizia ikusterakoan, susmagarria teilatutxo batzuen gainean ezkutatzen saiatu da. Agenteen aginduak jarraituz, gizonezkoa (25 zentimetroko aizto bat zeraman) enpresa-barrutitik irten da, eta ertzainek atxilotu egin dute.

Dirudienez, inguruko hesia saltatu ostean, susmagarriak metalezko ate bat indarrez zabaldu du eta geletako batean sartu da. Bertan, kutxa gotor bat irekita aurkitu dute, bai eta sarraila kenduta zeukan kutxa-izozkailu bat ere.