EUSKADI.-Trenaren Euskal Museoak Lurrun Trakziorako XIV. Hastapen Ikastaroa emango du bihartik aurrera Azpeitian (Gipuzkoa)

Actualizado: lunes, 13 julio 2009 18:33

DONOSTIA, 13 Jul. (EUROPA PRESS) -

EuskoTren sozietate publikoaren Trenaren Euskal Museoak Lurrun Trakziorako XIV. Hastapen Ikastaroa emango du bihartik igandera bitartean, museoak Azpeitian (Gipuzkoa) dituen instalazioetan, EuskoTreneko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Urtean behin ematen den ikastaro honen ikasle kopurua zortzi pertsonakoa da gehienez, eta aurtengo edizioko ikasleak Euskadi, Katalunia, Madril eta Andaluziatiuk datoz. Programak alde teorikoa eta alde praktikoa izango ditu: klase teorikoak, bihar, asteazkenean eta ostegunean emango dira; klase praktikoak, berriz, ostiralean, larunbatean eta igandean.

EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoa da espezialitate honetako ikastaroak ematen dituen Estatu osoko erakunde bakarra. Asturiaseko Tren Museoko, Rio Tintoko (Huelva) Tren Turistikoko eta Argandako (Madril) eta Douroko (Portugal) Tren Turistikoetako gidariek museoak Azpeitian dituen instalazioetan burutu dute beraien prestakuntza.

Informazio gehiago lor daiteke museoaren telefono zenbakian (943 15 06 77) eta www.euskotren.es webgunean. Horrez gain, kontsultak egin daitezke 943 15 07 46 fax zenbakia edo museoa@euskotren.es helbide elektronikoa erabiliz.