BILBO 17 Mar. (EUROPA PRESS) -
EuskoTreneko Trenbidearen Euskal Museoak antzinako 4 Diesel Tren jarriko ditu zirkulazioan ostiraletik igandera bitartean, Azpeitiko instalazioetatik Lasaora arte (Gipuzkoa), museoko iturriek gaur jakinarazi dutenez.
Azpeititik irtengo diren zirkulazioen ordutegia ondorengoa izango da: ostiralean, 12:30etan; larunbatean, 12:30etan eta 17:00etan; igandean, 12:30etan.
Bestalde, Trenbidearen Euskal Museoak 10:30etatik 14:00etara irekiko du ostiralean eta igandean, eta 10:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:30etara larunbatean.
Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek 943 15 06 77 telefonora dei dezakete eta www.euskotren.es web-orrialdera sari daitezke. Halaber, kontsultaren bat egin nahi izanez gero, baliabide hauen bidez egin daiteke: faxez, 943 15 07 46 zenbakian, edo posta elektronikoz, museoa@euskotren.es helbidean.