EUSKADI.-Txina.- Gutxienez 13 hildako izan dira Guizhu probintzian autobus bat sakan batetik behera erori ondoren

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 5 enero 2009 12:58

PEKIN 5 Ene. (Reuters/EP) -

Gutxienez 13 pertsona hil dira zihoazen autobusa bailara batetik behera erori ondoren Guizhu probintzia txinatar menditsuaren hego-mendebaldean, Xinhua estatuaren berri-agentziak gaur jakinarazi duenez.

Autobusak 44 bidaiari zeramatzan eta, Yanhe konderrian errepidetik irten ondoren, 80 bat metroko altuera duen sakan batetik behera erori da. Oraindik ez dago zaurituen berri.

Txinako errepideak munduan heriotza gehien eragiten dituztenak dira, eta ohikoa izaten da mendiko errepideetan ikusmenik gabeko aurreratzeak egitea. Joan den urtean 73.484 pertsona hil ziren errepideko istripuetan, Txinako Segurtasun Publikoaren Ministerioak bere webgunean argitaratutako datuen arabera.

Contenido patrocinado