EUSKADI.-Txirrindularitza.- Euskaltel Euskadik Algarveko Voltan parte hartuko du, Samuel Sanchez buru dela

Actualizado: lunes, 15 febrero 2010 15:15

BILBO, 15 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak Algarveko Volta jokatuko du, asteazkenetik igandera arte, Samuel Sanchez buru izango duen talde indartsua aurkeztuz.

Txapeldun olinpikoarekin batera, Egoi Martinez, Koldo Fernandez de Larrea, Igor Anton, Beñat Intxausti, Gorka Verdugo, Juanjo Oroz eta Mikel Nieve izango dira lasterketa portugaldarreko irteeran. Kirol zuzendaria Gorka Gerrikagoitia izango da.

Algarveko Voltak oroitzapen onak ditu euskal txirrindularitza taldearentzat, 2009ko lehenengo garaipena han lortu baitzuen, Koldo Fernandez de Larrea sprinter arabarrari esker.

HAUT-VAR TOURRA

Bestalde, Euskaltel Euskadi larunbatean eta igandean jokatuko den Haut-Var Tourreko irteeran ere izango da. Igor Gonzalez de Galdeanoren taldeak ez zuen lasterketa honetan parte hartzen 2004. urtetik.

Romain Sicard, Alan Perez, Ivan Velasco, Aitor Hernandez, Aitor Galdos, Gorka Izagirre, Sergio de Lis eta Daniel Sesma ariko dira lasterketa frantsesean, Alvaro Gonzalez de Galdeanoren zuzendaritzapean.