PARIS 20 Nov. (EUROPA PRESS) -
Frantziako Tourreko 97. edizioa Rotterdam hiri holandarretik abiatuko da 2010. urteko uztailaren 3an, munduko txirrindulari itzuli garrantzitsuenaren antolakuntzak gaur baieztatu duenez.
Utrecht zen irteera lortzeko beste hiri hautagaia, baina Tourrak Rotterdam aukeratu du. "Rotterdam hautatu dugu bi arrazoi nagusirengatik. Lehena, 2007ko irteera jaso zuen Londresek markaturiko ildoa jarraitzen duelako, eta bigarrena, bizikleta garraio bezala sustatzen duen hiri handia delako", adierazi du ASO Amaury Sport Organisation elkarte antolatzaileak ohar batean.
"Gainera, Rotterdam bikain datorkigu 2010erako planifikaturik dugun ibilbiderako", dio oharrak. Herbehereetako hiri bat 1996an izan zen azken aldiz Frantziako Tourreko irteera, Hertogenbosch hirian antolatu zenean alegia.