EUSKADI.-Ura moztuko du bihar arratsaldean Bilboko Udalak Agirre Lehendakaria Etorbidean, sare nagusia konpontzeko lanengatik

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 8 febrero 2010 13:25

BILBO 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak uraren hornidura zerbitzua eten egingo du bihar arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Agirre Lehendakaria Etorbideko zenbait gunetan. Uraren mozketa sare nagusia konpontzeko egin beharreko lanek eragin dute.

Modu honetan, Udal bilbotarreko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, ur etenaren eragina Agirre Lehendakaria Etorbideko 150etik 166ra arteko zenbaki bikoitietan gertatuko da.

Halaber, Arturo Campion kaleko 7tik 23ra arteko zenbaki bakoitietan eta 2tik 16ra arteko bikotietan, Oñatiko Unibertsitatea kaleko 12 eta 14 zenbakietan, Lekeitio kaleko 2 eta 4 zenbakietan,

Etxepare kaleko 12 eta 14 zenbakietan eta Orixe kaleko 13an (kiroldegia) ere moztuko da ura.

Contenido patrocinado