EUSKADI.-Vaiven Producciones taldeak "El Club de las Mujeres Invisibles" estreinatuko du ostiralean Donostiako Antzoki Zaharrean

Actualizado: miércoles, 18 marzo 2009 10:52

DONOSTIA, 18 Mar. (EUROPA PRESS) -

Vaiven Producciones konpainiak "El Club de las Mujeres Invisibles" izenburuko antzezlana estreinatuko du ostiraletik igandera bitartean Donostiako Antzoki Zaharrean. Hiru egunetan 20:00etan izango dira saioak.

Jordi Galceran, Aizpea Goenaga, Arantxa Iturbe, Juan Mayorga eta Oscar Terol autoreek idatziriko "emakume ikusezinei buruzko istorio komiko eta dramatikoak" biltzen ditu obrak.

Istorio guztiak Iñaki Salvadorren pianoaren eta Ainara Ortegaren ahots eta biolinaren zuzeneko musikaren laguntzaz islatuko dituzte taula gainean Ainara Ortega, Ana Pimenta, Vito Rogado, Iñaki Salvador eta Dorleta Urretabizkaia aktoreek, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean.

Sarrerak (15 eta 18 euro) salgai daude Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta Kutxaren ohiko kanaletan (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).