EUSKADI.-Vicente Vide da Deustuko Unibertsitateko Teologiako dekano berria

Actualizado: lunes, 25 mayo 2009 19:05

BILBO, 25 May. (EUROPA PRESS) -

Deustuko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak Vicente Vide Rodriguez izendatu du Teologia Fakultateko dekano, eta kargua hartzeko ekitaldia gaur bertan egin da. Teologiako arduradun berria, Filosofian lizentziatua Deustun eta Teologia Sistematikoan Erromako Pontificia Universita Gregorianan, Teologiako dekanoa izan zen 2001etik 2004ra bitartean. Orain, Jose Javier Pardo Izalen lekukoa hartu du, azken hau Deustuko Unibertsitateko Izaera eta Misioko errektoreorde izendatu baitute.

Unibertsitate bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez, Vicente Vide Teologia Sistematikoko doktorea da eta gai hauek jorratu ditu bere ikerlanetan: X. Zubiriren obra, pragmatika linguistikoa, askapenaren etika eta Erlijioaren Filosofiako eta Oinarrizko Teologiako beste gai batzuk.

Beste lan batzuren artean, "¿Se puede hablar de una etica de la liberacion?" argitaratu du Letras de Deusto sailean, eta "Hablar de Dios en tiempos de increencia" Deustuko Teologiako Koadernoetan. Era berean, Vicente Vide Erlijio Zientzien Espainiar Elkarteko kidea eta Unibertsitateko Erlijio Zientzien Goi Institutuko zuzendaria ere bada.