IRUÑEA 1 Ene. (EUROPA PRESS) -
Woody Allen zinegile eta musikari estatubatuarrak kontzertua eskainiko du bihar Iruñeko Baluarte aretoan, eta dagoeneko bukatu dira ikuskizunerako salgai zeuden sarrera guztiak.
Allenek bere klarinetea joko du 20:00etan hasiko den kontzertuan, eta berarekin batera izango da New Orleans Jazz Band taldea. Emanaldia Baluarte Fundazioaren 08 urria-09 urtarrilaren denboraldiaren baitan kokatzen da.
Horrela, Woody Allenekin batera izango dira Baluarteko taula gainean Eddy Davis New Orleans Jazz Band-aren zuzendari musikala eta banjo-jotzailea, Greg Cohen kontrabaxu-jotzailea, John Gill bateria-jotzailea, Conal Fowkes pianista, Simon Wettenhall tronpetista eta Jerry Zigmont tronboi-jotzailea.