EUSKADI.-Woody Allenek Iruñeko Baluarten joko du ostiralean New Orleans Jazz Band taldearekin

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 31 diciembre 2008 13:53

IRUÑEA 31 Dic. (EUROPA PRESS) -

Woody Allen zinegile eta musikari estatubatuarrak kontzertua eskainiko du ostiral honetan Iruñeko Baluarte aretoan, eta dagoeneko bukatu dira ikuskizunerako salgai zeuden sarrera guztiak.

Allenek bere klarinetea joko du 20:00etan hasiko den kontzertuan, eta berarekin batera izango da New Orleans Jazz Band taldea. Emanaldia Baluarte Fundazioaren 08 urria-09 urtarrilaren denboraldiaren baitan kokatzen da.

Horrela, Woody Allenekin batera izango dira Baluarteko taula gainean Eddy Davis New Orleans Jazz Band-aren zuzendari musikala eta banjo-jotzailea, Greg Cohen kontrabaxu-jotzailea, John Gill bateria-jotzailea, Conal Fowkes pianista, Simon Wettenhall tronpetista eta Jerry Zigmont tronboi-jotzailea.

Contenido patrocinado