EUSKADI.-Zazpi gazte atxilotu dituzte, tartean sei adingabe, Irunen (Gipuzkoa) egindako hainbat lapurreta egotzita

Actualizado: miércoles, 18 marzo 2009 14:49

DONOSTIA, 18 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek zazpi gazte (sei adingabeak dira) atxilotu dituzte azken orduotan, Irunen (Gipuzkoa) egindako hainbat lapurretaren ustezko egileak izatea egotzita. Hiru adingabe Arretxe mendatean aparkatuta zegoen autokarabana batean osteagatik atxilotu dituzte; beste hirue toki berean zegoen antzeko ibilgailu batean lapurtzeagatik; eta gazte bat, San Migel auzoko bazar batean lapurretan egiteagatik. Azken kasu honetan, gertakarien egilea, ihes egin ostean, lapurretaren tokira itzuli da ostutako hainbat objektu zeramatzala.

Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez, lehenbiziko lapurreta 00:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirenean jazo zen, atzo, Arretxe mendatean aparkatuta zegoen autokarabana batean. Hainbat lekukok jakinarazitakoaren arabera, gertakariaren egileek ibilgailuko hainbat leiho indarrez zabaldu eta barrualdean zeuden hainbat objektu ostu zituzten. Segituan, Belaskoenea auzorantz alde egin dute, non Ertzaintzak ustezko hiru lapurrak (16 urteko hiru gazte) indarkeriaz egindako lapurretaren delitu bat egotzita atxilotu ditu.

Bi ordu geroago, herritar batek Ertzaintza ohartarazi du, Arretxe mendatean zegoen antzeko ibilgailu batean lapurreta egiten ari zirelako. Bertaratutako agenteek hiru gazte harrapatu dituzte ibilgailu barruan, eta, gero jakin ahal izan dutenez, leiho bat indarrez zabalduta lortu omen zuten susmagarriek sartzea. Jarraian, ustezko hiru egileak (15 urteko gazte bat eta 17 urteko beste bi) atxilotu dituzte, indarkeriaz egindako lapurretaren delitu bat egotzita.

Hirugarren lapurreta 2:15 aldera jazo da gaur goizaldean, Irungo San Migel auzoko bazar batean. Gertakariaren egileak hainbat objektu ostu ditu, saltokiko kristaletako bat hautsi ostean. Bi ordu inguru geroago, Ertzaintzaren agenteak bazar hori ikuskatzen ari ziren bitartean, ustezko egilea lokalera itzuli eta barruan sartzen saiatu da berriz. Une horretan, dena ikusten ari ziren agenteek susmagarria atxilotu dute.

Atzeman dutenean, gazteak (22 urte eta delitu aurrekariak ditu) ustez aipatutako saltokian ostutako zenbait objektu zeramatzan. Atxilotua epailearen esku jarri dute, polizia eginbideak burutu ostean. Atxilotutako gainerako sei adingabeak beren tutoreen esku jarri dituzte, Adingabeen Fiskaltzari atxiloketen berri eman ostean.