EUSKADI.-Zierbenako Udalak (Bizkaia) ingelesezko on-line ikastaroak antolatu ditu berriro, aurrekoaren arrakasta ikusita

Actualizado: martes, 2 febrero 2010 18:11

BILBO, 2 Feb. (EUROPA PRESS) -

Zierbenako Udalak (Bizkaia) ingelesezko on-line ikastaroak berriz antolatzea erabaki du, aurreko ikastaroan 17 pertsona bilduta izandako arrakasta ikusirik. Udalak aurtengoa ere "arrakastatsua" izatea espero du, ordutegi bateraezinengatik udalerrian eskaintzen ari diren aurrez aurreko ikastaroetara joan ezin direnen artean.

Gaur egungo globalizazioan eta lan-munduan sartu nahi duten pertsonen prestakuntza gero eta handiagoaren garrantzia ikusita, Zierbenako Udala udalerrian erroldatuek euskara eta ingelesa ikastea bultzatzen ari da. Ikastaro hauek Zierbenako bizilagunen parte-hartze

handia izan dute eta gero eta handiagoa da hizkuntzetan trebakuntza jasotzeko eskaera.

Ingelesa ikasteko interesa izanda, ordutegi bateraezinak dituztelako, orain arte ezin izan duten pertsona guztiek %90 diruz laguntzen den ingelesezko ikastaro on-line hau egiteko aukera izango dute. On-line ikastaroak sei hilabeteko iraupena izango du eta bere bitartez idazkera zein irakurmena, gramatika, ahozkoaren ulermena eta mintzamena landuko dira.

Astero emango da ikasgai bat eta, tutoretza izateaz gain, jokoak eta autozuzenketarako ariketak izango ditu. Ikastaroa gainditzeko asteroko dedikazioa ordu eta erdi eta bi ordu eta erdi artekoa izango dela aurreikusten da.

Hizkuntza arloko prestakuntzaz gain, Zierbenako Udala udalerrian erroldatuak diren guztiak beste arlo interesgarri batzuetan trebakuntza jaso dezaten ari da lanean. "Udalak tinko sinesten du udalerriko bizilagun guztien etorkizuneko enplegua, prestakuntza etengabe eta lehiakor bati lotua dela", azaldu dute Zierbenako Udaletik.