EUSKADI.-Zoltan Kocsisek Hungariako Orkestra Filarmonikoa zuzenduko du gaur iluntzean Donostiako Kursaal Auditorioan

Actualizado: viernes, 8 mayo 2009 13:37

DONOSTIA, 8 May. (EUROPA PRESS) -

Zoltan Kocsis zuzendaria eta Hungariako Orkestra Filarmonikoa Donostiako Kursaal Auditorioan izango dira gaur kontzertua emateko 20:00etatik aurrera. Europako orkestra handien artean itzal handia du talde hungariarrak, eta Zoltan Kocsisek 1997. urtetik dihardu bertan musika zuzendari karguan, Kursaal Fundaziotik jakinarazi dutenez.

Orkestrak ondoan izen handiko bakarlari bat izango du, Dezsö Ranki pianista hungariarra, hain zuzen ere. Hungariako Orkestra Filarmoniko Nazionalak historia luzea du, ernamuina Budapest Metropolitan Orchestra izan baitzuen, 1923an sortua. Ordutik mundu osoko areto eta jaialdietan aritu da, eta izen handiko zuzendariekin egin du lan. Azken urteetan, Zoltan Kocsisen gidaritzapean, nazioarte mailan ospe handia lurtu du taldeak.

Donostian emango duten kontzertuan, lehenengo zatia Franz Liszt konpositoreari eskainiko diote, eta bigarren zatian, klasiko bat interpretatuko dute, Richard Straussen "Also sprach Zarathustra", alegia.