EUSKADI.-Zornotzako Udalak (Bizkaia) software askearen aplikazio bat euskaratu du saltokietarako

Actualizado: jueves, 16 abril 2009 12:53

BILBO, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Saltokietarako OpenbravoPOS informatika-programa euskaratu du Zornotzako Udalak (Bizkaia). Udal biltegiaren kudeaketarako erabiltzen du Udal zornotzarrak aplikazio hori, eta euskarazko bertsioaren bultzatzailea izan da, udalerriko beste edozein enpresak edo saltokik erabil dezakeela ikusita; izan ere, software askearen lizentziaz (GPL2) banatzen denez, edozein entitatek dauka trabarik gabe erabili, kopiatu, aldatu eta birbanatzeko aukera.

Udal bizkaitarretik jakinarazi dutenez, Openbravo POS TPV (Saltoki-Terminala) aplikazioa da, eta txikizkako merkataritzak eskatzen dituen funtzionaltasunen gama guztia betetzen du: salmentak, diru-itzultzeak, eguneroko txostenak, eskudiruaren kudeaketa, biltegien kudeaketa eta abar.

Interesa duten guztiek eskura dezakete Zornotzako Udalaren web-orriaren bidez (www.amorebieta-etxano.net/openbravopos) edo Openbravo enpresa sortzailera jota (www.openbravo.com). Eusko Jaurlaritzak kudeatuta dagoen euskarazko softwarearen zerrendari eransteko eskaria ere abian dago (www.euskadi.net).

Euskaratze lan honen ondorioz, Zornotzako Udala izendatuta dago Openbravok Bartzelonan bihartik igandera bitartean banatuko dituen World Conference (http://openbravoworldconference.com/awards) sarietarako.