EUSKADI.-Zuiako Koadrilak (Araba) euskararen baliabideen gida bat argitaratu du

Actualizado: jueves, 14 enero 2010 17:16

GASTEIZ, 14 Ene. (EUROPA PRESS) -

Zuiako Koadrilak (Araba) bere Euskara Zerbitzuak osatutako euskararen baliabideen gida batargitaratu du. Bertan, Koadrilan dauden zerbitzu publikoen zerrenda bat aurki daiteke, eskualdean dagoen euskal kulturako eta euskalgintzak antolatutako jarduerekin osatuta.

Erakundeko presidente Deiane Zaldibarrek adierazi duenez, "esku artean ditugun informazio eta zerbitzuen berri eman nahi diegu herritarrei, hiztunen kopuruan hazkunde garrantzitsu bat igarri dugulako". Gida honen 5.000 ale argitaratu dira, eta etxe guztietara banatu da. Koadrila osatzen duten udaletako webguneetan ere eskuragarri dago, interesa duen ororentzat.

Argitalpenak 20 orrialde ditu, eta bertan, baliabide publiko zein pribatuen zerbitzu eta helbideak, ekitaldiak, elkarteak, argitalpenak, aholkuak (abizena nola euskaldundu, hizkuntza kontuetan seme-alabekin nola jokatu eta abar) aurki daitezke.

"Lan honekin eskuragarri dauden baliabide guztiei buruzko informazioa izango dutela ziurtatu nahi dugu", gaineratu du Zaldibarrek.