EUSKADI.-"Zurgai" aldizkariak Juan Gelman poeta argentinarrari buruzko monografiko batekin ospatuko du bere 30. urteurrena

Actualizado: jueves, 19 febrero 2009 13:12

BILBO, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Poetas por su Pueblo kolektiboak 1979tik Bilbon argitaratzen duen "Zurgai" aldizkariak bere 30. urteurrena ospatzen du Juan Gelman (Buenos Aires, 1930) poetari eskainitako monografiko batekin. Ale berezi honen aurkezpena bihar izango da, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, 19:45an. Ekitaldien aretoan da hitzordua, doako sarrerarekin.

Gelman -2007ko Cervantes saria- bere jaioterriko bizirik dagoen poeta garrantzitsuenatzat jotzen dute. Poesia lantzeaz gain, kazetaritza ere egin du eta Boris Vian (1987), Argentinar Poesia Nazioanala (1977), Juan Rulfo Latinoamerikar eta Karibear Literaturakoa (2000) bezalako sariak eskuratzeaz gain, Pablo Neruda eta Reina Sofia iberoamerikar sariak (biak 2000an) ere jaso ditu.

Hainbat antologiaz gain, bere poemarioan azpimarratzekoak dira "Violin y otras cuestiones" (1956), "Gotan" (1962), "Colera buey" (1965), "Los poemas de Sidney West" (1969), "Relaciones" (1973), "Citas y Comentarios" (1982), "Carta a mi madre" (1989), "Incompletamente" (1997) edo "Mundar" (2007).

Juan Gelmanen lana bizitzako jazoerekin estuki markatua dago. Ukrainiar judutar familia emigranteen semea, komunismoa besarkatu zuen lehenik eta geroago peronismoko alde iraultzaileena, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, FAR-Montoneros izeneko gerrilako kide bihurtu zen arte. 1979an utzi zuen militantzia.

Bere seme Marcelo Ariel (20 urte) eta bere errain Claudia Iruretagoyena (19 urte) bahituak, torturatuak eta erahilak izan ziren Videlaren diktaduran eta ondoren desagertaraziak (1990ean agertu ziren bere semearen gorpuzkiak ibai baten ondoan). Bere iloba Andrearekin, klandestinitatean jaioa eta adopzioan emana, 2000ra arte ezin izan zen elkartu. 1970eko hamarkadan, Erroma, Madril, Managua, Paris, New York eta Mexikon bizi izan zen klandestinitatean.

Justizia argentinarrarekin zituen arazoengatik ezin izan zuen bere sorterrira itzuli 1989 arte, Carlos Menem presidenteak, beste 64 gerrilarirekin batera, urte horretan indultatu zuen arte. Indultu hau ez zuen onartu Gelmanek eta atzera bota zuen "bere semeen eta gainontzeko milaka gazteen bahitzaile izan zirenen intereserako trukatua izatea ukatzen zelako".

OLERKIEN IRAKURKETA

Bidebarrieta Kulturguneak, argentinar poeta handiari eskeinitako "Zurgai" aldizkariaren monografikoaren aurkezpenerako, bere olerkien irakurketa labur bat antolatu du. Bertan, Jorge Riechmann poeta, unibertsitateko irakasle eta eko-pakezalea; Jorge Fernandez De la Sota bilbotar idazle eta kazetaria, Poetas por su Pueblo kolektiboko kidea; eta Pablo Gonzalez de Langarika aldizkariko zuzendaria izango dira.

"Zurgai" aldizkariko monografikoetan ohikoa den bezala, zenbaki berezi hau osorik Gelmani eskainia izango da, bere bertsoen aukeraketa batekin. Halaber,, bere irudi eta obrari buruzko zenbait artikulu eta omentzen den autorearen inguruan zenbait autorek idatziriko olerkiak argitarauko dira.

Juan Gelmani eskainitako monografiko hau beste batzuei eskainitako omenaldiaren haritik dator, hala nola, Unamuno, Juan Larrea, Blas de Otero, Gabriel Celaya edo Antonio Machadori, aldizkariaen lehen garaian, eta azken urte hauetan jarraipena izan du Antonio Gamoneda, Bitoriano Gandiaga, Jose Angel Valente, Angel Gonzalez, Claudio Rodriguez edo Jose Manuel Caballero Bonald autoreei eskainitakoekin.

Aldizkariaren 30. urteurrena ospatzeko, Gasteizko Arte Activo argitaletxeak, "Poetas de Zurgai" izenburupean, bilbotar aldizkari honetan hiru hamarkada hauetan zehar beren bertsoak agitaratu dituzten 270 idazleen bilduma bat argitaratuko du. Bestalde, Pablo Gonzalez de Langarika "Zurgai" aldizkariko zuzendariaren eskutik eta Mikel Alonso argazkilariaren irudiekin batera, beste olerki bilduma bat argitartzea aurreikusi da.