Euskadik 100.000 lagun pasa galduko ditu 2013-2026 aldian

Euskadik 100.000 biztanle galduko dditu 2026ra arte
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 21 febrero 2014 13:33

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) biztanleak 2.077.000 izango dira 2026. urteko urtarrilaren 1ean, zenbatespenen arabera, 1.004.000 gizon (%48,3) eta 1.073.000 emakume (%51,7), hain zuzen. Horrela, 2013an baino 101.000 pertsona gutxiago izango lirateke, hau da, %0,3ko jaitsiera urteko batez bestekoan. Jaitsiera erritmorik handienak (%-0,4) hamarraldi honen bukaeran izango da, gero moteldu egingo da, eta proiektatutako aldiaren bukaeran %-0,3 izango da, Eustatek eginiko 2026 Proiekzio Demografikoen arabera.

   Biztanleak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gutxituko dira, indar ezberdinez: Arabak 6.000 biztanle pasatxo galduko ditu, Gipuzkoak 31.000 gutxi gorabehera eta Bizkaiak 65.000. Azken bost urteetako joera mantenduko da: Arabako biztanle pisua goraka eta Bizkaikoa beheraka. 2026an zenbatesten da biztanleen %15,1 Araban biziko direla (2001ean baino %1,5 gehiago), %52,3 Bizkaian (%1,5 gutxiago) eta %32,6 Gipuzkoan.

   Hazkunde demografikoaren bi osagaietan saldo negatiboak izango dira, naturalean (jaiotzak ken heriotzak) eta migraziokoan (inmigrazioak ken emigrazioak). Hazkunde naturalean saldoak gero eta negatiboagoak izango dira, heriotza gehiago eta jaiotzen jaitsiera handia. Migrazio saldoa 50.000 gutxiago izango da, jaitsiera naturalaren antzeko kopurua.

   Bestalde, 2013an, 20 urtetik beherakoak %17,8 dira EAEn, eta horri eutsiko zaio 2026an, baina 18.000 lagun gutxiagorekin. 20-64 urte bitarteko biztanleak 195.000 gutxiago izango dira (%-15) 13 urte horietan; 20-34 bitartekoak 95.000 gutxiago; 35-49 urtekoak 141.000 gutxiago; eta 50-64 urtekoak 41.000 gehiago.

   Halaber, 65 urtetik gorakoak 110.000 pasa gehiago izan litezke, %26,5eko pisua izanik 2026an, 2013an baino ia 7 puntu gehiago. Guztirako horretatik 32.000 pertsona 85 urte eta gehiagoko pertsonen taldera joango lirateke, guztien %4,6 izanik.

   EAEn jaioak 2010eko 21.200etik 2025eko 15.000ra gutxituko da. Ugalkortasunak gora egingo du (1,5 haur emakumeko), baina ama izateko adineko emakumeak gutxiago izango dira: 25-39 urte bitartean, haurrak izateko adin-aldi nagusian, emakumeak %41 gutxiago izan litezke, hastapen balioaren aldean.

   Jaiotzako bizi itxaropena 2025ean, 82,6 urte izango da gizonentzat, eta 88,4 urte emakumeentzat, 2010ean 79,1 eta 85,6 urte zirelarik. 2010ean jaiotzako bizi itxaropenaren aldea gizon eta emakumeen artean 6,5 urte ziren, eta 2026an 5,8 urte izango dira.

MIGRAZIOA

   Bestalde, 2015ean sarrerak EAEn 18.000 baino gutxiago lirateke, eta atzerritikoak haien %10 besterik ez, urteko 2.000 baino gutxiago. Proiektatutako aldiaren bukaeran immigrazioak 22.000 pasa lirateke eta atzerritikoak haien %40ra igoko, 9.000 baino gutxixeago. Proiekzio aldi guztian emigrazioek behera egingo dute, 2012ko 27.000tik 2025eko 22.000ra.

   2010-2025 artean migrazio saldoak gorabeherak izango ditu. Horrela, aldiaren hasierak saldo positiboak izango ditu, 2015 inguruan 7.500 negatiboak urteko, eta positiboak, baina oso txikiak, aldiaren bukaeran.

   Migrazio saldoa, negatiboa hasieratik, hamarraldi honetako bigarren bosturtekoan metatuko da, non 32.000 pertsonaren galera izango baita, 2025 baino lehenago galduko diren 52.000tik.

   Azken urteetan Arabak migrazio saldo positiboak izan ditu, baina beste bi herrialdeen saldo negatiboak hain handiak ziren, ezen saldo begetatiboa positiboa izanik ere biztanleria urritu egiten baitzen.

   Egoera 2000. urtean aldatu zen; immigrazioa asko hazi zen, saldo positiboak zituelarik baita Bizkaian eta Gipuzkoan ere; horrela jarraitu zen 2013ra arte, saldo gero eta txikiagoekin. Urte honetatik aurrera migrazio saldoak negatiboak aurreikusten dira Gipuzkoan, non 19.000 lagun galduko bailirateke. Bizkaiak saldo positiboak izango ditu proiektatutako aldiko azken bi urteetan eta migrazio saldoari zor zaion biztanleriaren galera (-25.000) EAEn duen pisuagatik izango lukeena baino txikiagoa izango da. Arabak saldo negatiboak izango ditu proiekzioaren azken urtera arte, txikiak, guztira -9.000 aldi osoan.

   Mende honetako lehen hamarraldian etengabe hazi dira lurralde arteko migrazio elkartrukeak: 4.000 ziren batez beste 2000-2002 hirurtekoan eta urteko 5.000 pasa 2010etik aurrera. Hazkunde hori neurri batean atzerritarrei zor zaie, izan ere gehiago aldatzen dira bizilekuz.

   Halere, hazkundea izanagatik, barne mugimenduen bolumen osoa txikia da eta haren eragina ez oso adierazgarria lurraldeetako bilakaera demografikoan. Egoera mantendu egingo dela proiektatutako urteetan pentsatzen da; EAEko barne migrazio saldoak 1.200 pertsona emango dizkio Arabari eta 1.000 Gipuzkoari; Bizkaiak 2.200 gal litzake.