Euskadik erakusgunea izango du Berlingo ITB turismo azokan

Actualizado: martes, 8 marzo 2016 11:55

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) erakusgunea izango du Berlinen ospatuko den ITB turismo azokan, eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak inauguratuko du asteazken honetan, martxoaren 9an, euskal turismo arloko enpresen ordezkaritza bat lagun duela.

   Turismoaren arloko mundu osoko profesionalak bilduko dira martxoaren 13ra bitartean egingo den azokan, eta Euskadik, Eusko Jaurlaritzaren eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren eskutik, lehen aldiz jarriko du bertan standa, Basque Country helmuga turistiko gisa sustatzeko.

   Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, DSS2016 Europako Kultur Hiriburutzari eskainiko zaio inaugurazio eguneko ekintzetako bat, Euskadi-Basque Country norakoaren eskaintzari Alemanian balioa emateko, turista igorle nagusienetako bat baita.

   Horrela, Euskadiren standa eguerdiko 12:00etan inauguratuko dute asteazken honetan Arantxa Tapia sailburuak, Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Mertxe Garmendia Turismo zuzendariak eta Arantza Madariaga Basquetour agentziako zuzendariak, besteak beste.