Euskadiko 34. Eskolarteko Kirol Jokoak igandean hasiko dira, Ordiziako krosarekin

Actualizado: viernes, 20 febrero 2015 13:02
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 20 (EUROPA PRESS)

   Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 34. edizioa hasiko da igande honetan, otsailaren 22an, goizeko 11:00etatik aurrera Ordiziako (Gipuzkoa) Oiangu zirkuituan jokatuko den krosarekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Modu honetan, neguko kirol modalitatea izaki, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen lehenengo froga krosa izango da, eta 200 eskola umek parte hartuko dute Ordiziakoan.

   Maiatza eta ekaina bitarten jokatuko diren frogekin batera, guztira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2.800 neska-mutil inguru elkartuko dira, alegia, lurralde bakoitzeko haur mailako kirolari eta talde irabazleak.

   Zehazki, honako kirol hauetan lehiatuko dira: aerobic, xake, atletismo, saskibaloi, eskubaloi, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbol, gimnasia erritmiko, herri kirol, judo, karate, kirol egokitu, euskal pilota, tenis, mahai tenis, boleibol, hondartza boleibol, padel eta igeriketan.