Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 300.000 euro inbertitu ditu Bilboko Todoentradas, S.L. enpresan

Actualizado: miércoles, 11 mayo 2011 13:06

BILBO, 11 May. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak 300.000 euro inbertitu ditu Evandti Taldeko Todoentradas, S.L. enpresa bilbotarren. Talde horrek konponbide telematikoak eskaintzen ditu ticketing-aren industrian, SPRIko iturriek jakinarazi dutenez.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Elkano XXI FCR bere funtsaren bitartez sartu da enpresa bilbotarraren milioi bat euroko kapital-zabalkuntzan. Halaber, prozesu horretan parte hartu dute Seed Capital Bizkaia erakundeak eta nazioarteko ospea duten beste bazkide batzuk, hala nola Eneko Knörr, Nicolas Iglesias, Fabrice Grinda, Alec Oxenford eta Jose Marinek.

Evandti Taldea 2009an sortu zen eta bi negozio ildo ditu, eta horien bitartez sarreren salmentako lehen mailako merkatuan (www.eventbis.com) eta bigarren mailako merkatuan (www.ticketbis.com) jarduten du. Gaur egun, bulegoak ditu Bilbon (bertan du egoitza nagusia), Madrilen, Mexiko DFn eta Brasilen, eta Espainia, Portugal, Italia, Erresuma Batua, Brasil eta Mexikoko merkatuetan lan egiten du. Enpresak 20 langile baino gehiago ditu.

Kapital-zabalkuntza honekin, Evandti Taldeak etxeko merkatuan daukan kokapena indartu, nazioarteko merkatuetan egiten dituen eragiketak sendotu eta ikertzen ari den merkatu berrietara ireki nahi ditu.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa (AKEKS, S.A.) SPRI Taldearen barruko eta beraz Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako sozietate bat da. Bere eginkizuna finantza-funtsak da atzematea da, euskal enpresei laguntzeko.