Euskadiko azalera handietako salmentak %4,2 gehitu ziren urtarrilean

Azalera handietako salmentak gora urtarrilean
Europa Press
Actualizado: martes, 26 febrero 2013 11:31

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) azalera handietako salmentek %4,2ko urte arteko igoera nominala izan zuten joan den urtarrilean, 2012ko hil beraren aldean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustaten datuen arabera.

Elikagaietan %4,9ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %3,9koa. Lurraldeka, Araban %9,6 gehitu ziren salmentak, eta Bizkaian eta Gipuzkoan %3,2.

Bestalde, aurreko hilaren aldean, salmentak %2,6 igo ziren nominalki Euskadin, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %2,2ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,8koa. Hiru lurraldeetan izan ziren igoerak: Araban %5,4, Bizkaian %1,8 eta Gipuzkoan %2,7.

Termino finkoetan, aldiz, Euskadiko azalera handietako salmentak %1,2 hazi dira urtarrilean urte artean eta %1,9 aurreko hilaren aldean. Abenduaren aldean, elikagaien salmentak %0,4 gehitu ziren euro finkoetan, eta gainerako produktuenak %1,6. Lurraldeka, Gipuzkoan %0,2ko jaitsiera dago, Bizkaian %0,5eko igoera eta Araban %6,5eko hazkundea.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,9 gehitu ziren urtarrilean, abenduaren aldean, eta gainerako produktuenak %2,0. Hiru lurraldeetan izan ziren igoerak: Araban %2,5, Bizkaian %1,1 eta Gipuzkoan %3,2.

Azkenik, Euskadiko azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %0,5 gutxitu zen joan den urtarrilean, abenduaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan.