Euskadiko Biodibertsitate Zentroak 13.500 ikasle hartu ditu 2013-2014 ikasturtean

Ikasleak jardueretako batean
Foto: EUSKADIKO BIODIBERTSITATE ZENTROA
Actualizado: martes, 29 julio 2014 13:53
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Euskadiko Biodibertsitate Zentroak 13.580 ikasleren eta 874 irakasleren bisitekin amaitu du 2013-2014ko ikasturtea, aurrekoan lortutako jarduera maila mantenduz. Bisitari guztietatik, 7.953k zentroko Eskola Programa Didaktikoan parte hartu dute, eta horiei laguntzera joandako irakasleen aldetiko "balorazioa oso ona izan da". Gainontzeko ikasleek (5.627) ekintza eta erakusketa ezberdinak ikusteko bisita gidatuak aukeratu dituzte.

   Zentroko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, 2013ko urriaren 7tik, Eskola Programa Didaktikorako lehen ikastetxea jaso zen egunetik, 2014ko ekainaren 20ra bitartean, 147 egunetan egin da programa eta 114 ikastetxek parte hartu dute.

   2013-2014 ikasturtean, ikastetxeei zuzendutako eskaintza handitu egin da unitate didaktiko berri bat (Urdaibaiko natura aberastasuna) eta trebakuntza modulu berri bat sortuz, azken hau AZTI-Tecnaliarekin elkarlanean (Zientzia eta itsasoa esperimentatu).

   Irakasleek egindako lan jardunaldiaren inguruko ebaluaketetan, 10etik 9,38ko balorazioa eskuratu da. Ebaluaketa kontzeptu desberdinen gainean osatzen da: bisita aurretik bidalitako materiala, jardueren eta eskolako curriculumaren arteko koherentzia, ikasleekin erabilitako metodologia, jardueren iraupena, monitoreen prestakuntza, erabili den materiala, erabilitako hizkera maila, ikasleek bisitaren ideia orokorra hartu duten, ikasle eta hezitzaileen arteko giroa ona izan den eta, azkenik, ea programa honetatik espero zutena bete den.

BISITA GIDATUAK

   Bestalde, aurten ere, Eskola Programa Didaktikoa bete izanagatik, hainbat ikastetxe geratu da parte hartu ezinik, baina, hala ere, ikastetxe horientzat guztientzat bisita gidatu ugari antolatu dira programatik kanpo, aukera oso anitzak eskainiz: bisita gidatuak zentroa ezagutzeko, bisitak ekosistema ezberdinetan zehar (padura, artadia, kostaldea), bisita gidatua eta prestakuntza tailerrak eta abar.

   2013-2014 ikasturtean, ikasleekin egindako bisita gidatuak asko izan dira, eta 5.627 ikaslek eta 296 irakasleak hartu dute parte. Honela, eskola programatik kanpoko bisita gidatuak (tailer edo ibilbide gehigarria izan edo ez) aukeratu dituzten ikastetxeetatik %88a Bizkaiakoa izan da, %6a Gipuzkoakoa eta %6a Arabakoa.

   Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.