Euskadiko Biodibertsitate Zentroak 40.000tik gora bisitari izan ditu 2011n

Madariaga Dorretxea
Foto: Euskadiko Biodibertsitate Zentroa
Actualizado: jueves, 12 enero 2012 12:25

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

   Busturiko (Bizkaia) Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak 40.075 bisitari jaso zituen 2011. urtean zehar, hau da, 2010ean baino %57,6 gehiago, orduan 25.421 bisitari izan baitziren, zentroko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

   Zehazki, 2011n izandako 40.075 bisitarietatik, %41,8 helduak izan ziren, %29,6 Eskola Programa Didaktikoan parte hartu zuten EAEko ikastetxeetakoak, %27,3 gaztetxoak eta %2tik behera 65 urtetik gorakoak. Jatorriaren arabera, %80 inguru bizkaitarrak izan ziren, %8 gipuzkoarrak, %4 arabarrak, %2 nafarrak, %5 espainiarrak eta %2 beste herrialde batzuetakoak.

   Besteak beste, "Zer da biodibertsitatea?" erakusketa iraunkorra, "Kresal Argiak", "Basoa eta Biodibertsitatea", "Hegaztiak eta Bere Biziko Koloreak", "Juan Zubieta, biodibertsitate kantauriaren margoak", "Azterkosta", "Ibaialde", "Txano Gorritxo bakarrik dabil", "Euskadiko Parke Naturalak" eta "Skeleton Sea" aldi baterako erakusketak, "12 hilabete, 12 baso" ekimenaren barnean 2011 Basoetako Nazioarteko Urtea ospatzeko burutu ziren ekintzak, asteburuetako ekitaldiak eta Ingurumenaren, Biodibertsitatearen, Hezegunen, Hegaztien, Lurraren edota Uraren Nazioarteko Egunen ospakizunak izan ziren bisitariak erakarri zituztenak.

   Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Ihobek kudeatzen du, hau da, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpe dagoen Ingurumen Jardueretarako sozietateak. Ihoberen helburua, Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztien ekintzak sustatzea eta ingurumena eta pertsonen bizi-kalitatea etengabe hobetzeko lan egitea da.