Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatuko du asteburuan

Gazte bat zentroaren kanpoaldean
Foto: EUSKADIKO BIODIBERTSITATE ZENTROA
Actualizado: jueves, 24 abril 2014 14:07

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Busturin (Bizkai) kokatuta dagoen eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendekoa den Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatuko du asteburuan zenbait ekitaldi antolatuta. Ama Lurraren Nazioarteko Eguna asteartean ospatu zen munduan zehar.

   "Hiri berdeak" lelopean ospatu den aurtengo edizioaren helburua eguneroko bizitzan eman behar diren aldaketak nabarmentzea da, etxebizitzetan ingurumen irizpideak gailenduz, garraioaren eraginkortasuna hobetuz, ondasun eta zerbitzuen produkzioa aldatuz, edo sortutako hondakinen kudeaketa hobetuz gizakiaren bizi kalitatea gehitu eta datozen erronka ekologikoei aurre egiteko, adibidez, aldaketa klimatikoa edo energia dependentzia.

   Horrela, larunbatean eta igandean izango diren ekintzen artean daude irteera gidatuak itsasontziz itsas ugaztunak ikuskatu eta entzuteko, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako inguru natural eta kulturalak ezagutzeko ibilbide gidatuak, tailer familiarrak, dokumentalen emanaldiak, gymkana bat edo Eguzkiaren inguruko hitzaldia eta behaketa.

   Edozein ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretiz izena ematea 946 870 402 telefono zenbakira deituta edo info@torremadariaga.org helbide elektronikora idatzita.

   Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.