Euskadiko Biodibertsitate Zentroak asteburu honetan ospatuko du Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 24 mayo 2013 20:31

BILBO 24 May. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, aurreko urteetan bezala, urtero maiatzaren 22an ospatzen den Biodibertsitatearen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du eta zenbait ekintza antolatu ditu asteburu honetarako. Aurten, "Ura eta Biodibertsitatea" goiburupean ospatzen da.

Zentroko arduradunen arabera, Euskadik, nahiz eta hedadura handia ez izan, bere kokapen biogeografikoa dela-eta dibertsitate biologiko aberatsa erakusten du bere ezberdintasun altitudinalak direla eta; 1.000 metro baino gehiagoko altuera ezberdintasunek 3.000 landara espezie baino gehiago eta 400 ornodun baino gehiago erakusten dute.

Biodibertsitatearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzak larunbat honetan, maiatzaren 25ean, hasiko dira, goizez, Urdaibaiko paduretan zehar ibilbide gidatua eginez eta, erleen argizari naturala erabilita, kandelak egiteko umeentzako tailerra ospatuz. Arratsaldean, Euskadiko biodibertsitatearen egoera ezagutzeko bisita gidatuarekin eta zentroko kanpoaldean lorez beteriko lorategia sortzeko tailer familiarrarekin jarraituko da.

Igandean, maiatzaren 26an, goizez, bi ibilaldi izango dira: "Euskadiko Biodibertsitatea: Txingudiko padurak" eta "Mahatsa eta Txakolina", Euskadiko Biodibertsitate Zentroa eta eskualdeko garapen jasangarriaren eredu den Amunategi Txakolindegia bisitatuz, hurrenez hurren. Halaber, umeentzat kometa biodegradagarrien tailerra eta ipuin-kontalaria izango dira.

Arratsaldean, ospakizuna bukatzeko, "Biodibertsitatea" bisita gidatua eta umeentzako bisita gidatua eta askaria biodibertsitatea zer den eta Euskadin duen egoera zein den ezagutzeko ekitaldiak izango dira.

Ekintzetan parte hartzeko erreserba egitea ezinbestekoa da, 946 870 402 telefonora deituta edo info@torremadariag.org helbidera idatzita. Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.

Contenido patrocinado