Euskadiko Biodibertsitate Zentroak planeten behaketa bat egingo du larunbatean

Planeten behaketa egingo da larunbatean Madariaga Dorretxean
Foto: Reuters
Actualizado: viernes, 2 marzo 2012 11:32

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Busturiko (Bizkaia) Madariaga Dorretxean dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Bizkaiko Astronomia Elkartearekin lankidetzan, zentroaren kanpoaldean egingo den neguko zeruko elementuak behatzeko ekintza antolatu du larunbat honetarako, martxoaren 3rako. Jardunaldia 19:00etan hasiko da zentroko auditoriumean, Bizkaiko Astronomia Elkarteak ondoren egingo den planeten behaketan ikus daitezkeen objektuei buruzko hitzaldia emango baitu 20-30 minutuko iraupenarekin.

   Zentroko iturriek jakinarazi dutenez, 19:30 inguruan, Euskadiko Biodibertsitate Zentroaren kanpoaldean, teleskopioen bidez egingo den planeta behaketa hasiko da, ilargia, Jupiter, Venus, Marte, Merkurio eta neguko zeruko beste hainbat objektu ikusiz. Behaketa burutzeko, Bizkaiko Astronomia Elkarteak gutxienez hiru teleskopio jarriko ditu parte-hartzaileek behaketak egin ahal izateko eta edozein informazio mota jasotzeko. Ekintza 21:30 aldera bukatuko da eta hitzaldia zein behaketa doan izango dira.

   Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Ihobek kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpe dagoen Ingurumen Jardueretarako sozietateak. Ihoberen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztien ekintzak sustatzea eta ingurumena eta pertsonen bizi-kalitatea etengabe hobetzeko lan egitea.