Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak hainbat ekitaldi antolatuko ditu urtean zehar Basoen Nazioarteko Urtea ospatzeko

Madariaga Dorretxea gauez
EUSKADIKO BIODIBERTSITATEAREN ZENTROA
Actualizado: domingo, 23 enero 2011 12:34

BILBO, 23 Ene. (EUROPA PRESS) -

Busturiko (Bizkaia) Madariaga Dorretxean dagoen Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak "12 hilabete, 12 baso" ekimena antolatu du, 2011n Basoen Nazioarteko Urtea ospatzeko asmoz. Helburua, basoek planetaren garapen jasangarrian duten garrantziaz ohartaraztea da, "haiek ziurtatzen baitute beharrezkoak ditugun ingurumen kalitatea eta onura ekonomiko eta soziokulturala".

Horretarako, zentroko arduradunek jakinarazi dutenez, bertoko basoekin erlazionatutako ekintza ezberdinak egingo dira urtean zehar, hilabete bakoitzean, baso bati buruzko ekintza ezberdinak proposatuz, hala nola bertoko zuhaitzen landaketak, ibilbideak, tailerrak, herbarioak eta abar.

2006ko abenduaren 20an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak A/RES/61/193 ebazpena onartu zuen, zeinek, 2011. urtea, Basoen Nazioarteko Urtea izendatzen zuen. Helburu honekin, Nazio Batuek basoen kudeaketa jasangarria, kontserbazioa eta baso mota guztien eta baso horietan agertzen diren zuhaitz solteen garapena bultzatzen duen nazioarteko ekintza bultzatu du.

Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak ekimen honetan parte hartu nahi izan du eta horretarako hainbat ekintza egingo ditu herritarren artean basoekiko ezagutzak zabaltzeko asmoz. Hilabete bakoitzean baso mota bat landuko da.

Horrela, urtarrilean Artadi Kantauriarra izango da protagonista, eta horrekin lotuta hainbat ekintzak egingo dira, besteak beste, biotailer bat, Urdaibaiko basoen biodibertsitatea ezagutzeko ibilbide gidatu bat eta Urdaibaiko basoen maketa burutzeko tailer familiarra.

Otsaila, Hariztiari egokituko zaio, eta horrela, 12 baso autoktono ezberdin ezagutu arte. Datorren hilabeteetako programazioa www.torremadariaga.net webgunean eguneratuko da.