Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak "Uraren garrantzia" argazki lehiaketa antolatu du

Actualizado: viernes, 18 febrero 2011 11:45

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Uraren Nazioarteko Eguna ospatuko da martxoaren 22an eta, horren inguruan, Busturiko (Bizkaia) Madariaga Dorretxean dagoen Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak "Uraren garrantzia" argazki lehiaketa antolatu du guztiei zuzenduta, ura gai nagusia izanik. Ekintza honen helburuak izakien biziraupenerako ura zein garrantzitsua den jabetzea eta bere erabilera jasangarria sustatzea dira.

Antolatzaileek adierazi dutenez, argazkiak e mail bidez bidali ahal dira (partehartze@torremadariaga.org) gaurtik martxoaren 22a arte, gaian "Uraren garrantzia" ipiniz. Zentroko epamahai batek argazki irabazlea aukeratuko du, hau da, izakiaren biziraupenerako uraren garrantzia hobeto erakusten duena.

Irabazleak sasoiko nekazaritza ekologikoaren produktu-sorta bat (haritz-uraza bat, uraza berde bat, kiwi kilo bat, porru sorta bat, kipula gorri sorta bat, aza bat, azagorri bat eta sagardo natural ekologiko boteila bi) eta Rober Garayk Euskadiko Biodibertsitatearen Zentrorako bereziki diseinatutako kamiseta ekologiko bat hartuko ditu. Gainera, parte-hartzaile guztien artean beste nekazaritza ekologikoaren produktu-sorta bi zozkatuko dira.

Uraren Nazioarteko Eguna mundu mailako ospakizuna da planetaren ur gezaren errekurtsoen garrantzia azpimarratzeko eta bere kudeaketa jasangarria sustatzeko urtero martxoaren 22an egiten dena.