Euskadiko ekonomiak urte arteko %2,9ko hazkundea izan du bigarren hiruhilekoan

BPGk %2,9 igo da bigarren hiruhilekoan
Europa Press
Actualizado: jueves, 27 julio 2017 13:13

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) urte arteko %2,9ko hazkundea izan du 2017ko bigarren hiruhilekoan, urte sasoiko eta egutegiko ondorioak behin aterata, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak plazaratu dituen aurrerapen datuen arabera.

Halaber, aurreko hiruhilekoarekin alderatzen bada, EAEko BPGren aldaketa tasa %0,9koa izan da, hau da, aurreko hiruhilekoan izandakoa baino bi hamarren gehiago.

Eskaintzaren aldetik, 2017ko bigarren hiruhilekoak aurreko hiruhilekoan erakutsitako hazkunde joerari eutsi dio, besteak beste, zerbitzuen sektorean izandako bilakaeragatik eta industriaren eta eraikuntzaren sektoreek tonu positiboa mantentzeagatik.

Azkenik, enpleguari dagokionez, lanaldi osoko lanpostuak kontuan izanik, enplegua %2,2 hazi da bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hiruhileko arteko hazkundea, aldiz, %0,8koa izan da.