Euskadiko ekonomia %3,1 eta enplegua %2,2 hazi dira urteko lehen hiruhilekoan

Industriak ere gora egin du
Europa Press - Archivo
Actualizado: jueves, 26 abril 2018 10:47

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) barne produktu gordinak (BPG) %3,1eko hazkundea izan du 2018ko lehen hiruhilekoan, iazkoaren aldean, urtaro eta egutegi eraginik gabe. Aurreko hiruhilekoaren aldean %0,8ko hazkundea izan du euskal ekonomiak, Eustat estatistika erakundearen aurrerapen datuen arabera.

Urteko lehen hiruhilekoko urte arteko eta hiruhileko arteko hazkundeak industriari, eraikuntzari eta zerbitzuei esker izan dira, denetan goraka egin baitu aurreko aldietako hazkundeak.

Bestalde, enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %2,2 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hazkundea azken hiruhilekoetakoak baino handiagoa da. Hiruhileko artean %0,5eko hazkundea izan du enpleguak.