Euskadiko eraikuntzaren kostuak %0,5 gutxitu ziren 2012an, abenduan %0,3 jaitsi ondoren

Eraikuntzaren kostuak behera 2012an
Europa Press
Actualizado: martes, 29 enero 2013 13:18

BILBO, 29 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren kostuen indizea %0,3 jaitsi zen joan den abenduan, aurreko hilaren aldean, eta modu honetan, azken 12 hilabeteetan %0,5 gutxitu eraikuntzaren kostuak, Eustatek landutako datuen arabera.

Beste alde batetik, 2012. urteko abenduan, eskulanaren kostua ez zen aldatu (%0,0), eta lehengaien kostuak, berriz, %0,4 jaitsi ziren, aurreko hilaren aldean.

Abenduan, etxegintza eta obra zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,3ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta obra zibilarenean %0,8koa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerei dagokienez, etxegintzako lehengaien kostuak %0,9 jaitsi ziren, eta obra zibilekoenak %1,2.

Sektorean kontsumitutako lehengaien prezioari dagokionez, azken 12 hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan zituztenen artean, makineria (%5,8), energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,8) eta material elektrikoa (%2,5) nabarmendu ziren, besteak beste. Aitzitik, urteko prezioetan (2012ko abendua 2011koaren aldean) jaitsierak izan zituzten ez-metalezko mineralen erauzketa (%-4,8), etalurgia (%-3,0) eta petrolio fintzea (%-0,2) sektoreetako lehengaiek.