Euskadiko eraikuntzaren kostuak %1 gutxitu ziren 2014. urtean

Eraikuntzaren kostuak behera 2014an
Foto: Europa Press
Actualizado: lunes, 26 enero 2015 13:34
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 jaitsi zen joan den abenduan, aurreko hilaren aldean, eta modu honetan, 2014. urteko tasan %1,0ko jaitsiera izan da, Eustaten datuen arabera.

   Aurreko hilaren aldean, eskulanaren kostua ez zen aldatu (%0,0) joan den abenduan, eta lehengaien kostuak, berriz, %0,1 merketu ziren. Etxegintzako lehengaiak %0,1 garestitu ziren abenduan, aurreko hilaren aldean, eta obra zibilekoak, aldiz, %1,3 merketu.

   Bi azpisektore horien urte arteko bilakaera negatiboa izan da 2014. urtean. Horrela, etxegintzako lehengaien kostuak %1,5 merketu ziren iaz, eta obra zibilekoak %3,7, biak ere aurreko urteko hil beraren aldean.

   Joan den urtean eraikuntzaren sektoreak kontsumitutako lehengaien artean prezioen hazkunderik handienak izan zituztenak, material elektronikoa (%1,0) eta metalezko artikuluak (%0,9) izan ziren, eta jaitsierarik handienak, aldiz, petrolio fintzea (%-22,6), energia elektrikoa eta gasa (%-4,8) eta ez metalezko industria (%-3,4) taldeek izan zituzten.