Euskadiko familien batez besteko errenta 42.000 euroren gainetik zegoen 2011n

Actualizado: martes, 11 febrero 2014 17:18
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) batez besteko familia errenta 42.192 euro ziren 2011. urtean, Eustatek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin lankidetzan egin duen Errenta Familiarraren Estatistikaren datuen arabera. EAEko familien multzoaren batez besteko diru sarrerak batez besteko errenta pertsonala 2,1 aldiz ziren.

   Familia errenta osoa kide guztien errenta pertsonalak baturik lortzen da. Pertsona errentarekin bezalatsu, Gipuzkoak zuen 2011n familia errentarik handiena, 43.589 eurokoa; Araban 41.727 eurokoa zen, eta Bizkaian 41.476 eurokoa.

   Horrela, EAEko familien batez besteko errenta %1,3 murriztu zen 2009tik 2011ra bitartean, eta lurraldeka, Arabak izan zuen murrizketarik txikiena, %0,7koa; ondoren Gipuzkoak, %0,8koa; eta azkenik Bizkaiak, %1,7koa.

   Halaber, familien %62,5ek EAEko batez bestekoaren azpiko errentaren bat zuten edo ez zuten errentarik; portzentaje hori pertsona errentaren kasuan zegoenaren hiru puntuz gainetik zegoen. Familien %3,2k ez zuen inongo errentarik jaso 2011n, eta erabat bestaldean, familien %9k (76.329 familiak) batez bestekoa bi aldiz edo gehiago jasotzen zuten, 84.000 euro pasa. EAEko familien erdien errenta 34.104 euro baino gutxiago zen 2011n.

   Familian errenta jasotzaile nagusia gizonezkoa zenean, batez besteko diru sarrerak 46.513 euro ziren eta familia gehienak geruza ertain eta goikoetan metatu ziren. Jasotzaile nagusia emakumezkoa zenean, familiaren batez besteko errenta 34.717 euro ziren eta familiak errenta geruza behekoetan zeuden. Beraz, "genero-arraila" bada familiaren diru sarreretan.

HIRIBURUAK ETA UDALERRIAK

   Hiriburuei dagokienez, 2011n Donostiak zuen familia errentarik handiena, 48.741 eurokoa; ondoren, Gasteizek 42.054 eurokoa; eta azkenik Bilbok, 41.920 eurokoa.

   Halaber, familia errentarik handiena zuen EAEko udalerria Laukiz zen, Bizkaian, 93.161 eurorekin. Araban Arrazua-Ubarrundia zen errenta handiena zuen udalerria (70.355 euro), eta Gipuzkoan Arama (62.275 euro). Beste muturrean, familia errentarik txikienak zituztenak, Araban Elvillar/Bilar (25.826 euro), Bizkaian Karrantza Harana/Valle de Carranza (28.030 euro) eta Gipuzkoan Pasaia (33.249 euro) ziren.

   Familia errentarik handiena eta txikiena duten udalerrien arteko tartea 67.335 euro baino gehiago zen. Goiko muturrean Laukiz zegoen, 22.806 euro gehiago hurrengoa baino, eta behekoan Elvillar/Bilar, ia 126 euro gutxiago aurrekoa baino.

   Eskualde mailan baziren aldeak EAE osatzen duten 20 eskualdeen artean. Zortzitan familia errenta erkidegoaren batez bestekoaren gainetik zegoen, Gorbeiako inguruak (51.482 euro, Araban), Plentzia-Mungia (49.421, Bizkaian) eta Urola-Kosta (44.960, Gipuzkoan) nabarmenduz. Gainerako 12 eskualdeen familia errentak batez bestekoaren azpitik zeude, Enkarterriak (35.443 euro, Bizkaian), Arabako mendialdea (35.196 euro) eta Errioxa (31.793 euro, Araban) nabarmenduz.