Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2015 programan parte hartzeko epea zabalik

Janire Zubizarreta Garciak egin du kartela
Foto: EUSKO JAURLARITZA
Actualizado: viernes, 16 enero 2015 14:17
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko epea zabalik dago otsailaren 23ra arte. Izen ematea Interneten egin daiteke, www.gazteaukera.euskadi.net web orrian, formulario elektroniko baten bitartez Euskadiko Gazteak Lankidetza atalean. Internet ez dutenek, aldiz, Internet zerbitzua erabil dezakete KZgunea zentroetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak jakinarazi duenez.

   Aurten ere ehun gazte behar dira, 20 eta 30 urte bitarteko neska-mutilak, hegoaldeko herriekiko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza programa honen helburua "hirugarren munduarekin garapen ekintzetan kolaboratzea da, eta horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako hainbat herritan burutuko diren garapenerako ekitaldietan lan egingo dute".

   "Eman urratsa!" da aurtengo Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren kartelaren leloa. Gazteaukera ekimenak kartel lehiaketa jarri zuen abian aurten ere, kartelaren irudia eta leloa gazte batek egina izan zedin, eta Janire Zubizarreta Garciak egindako kartela izan da garaile. Bere saria, Hego Amerikara joan-etorria egiteko bidaia txartela da.

   Egitasmo hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatzen dute, eta hegoaldeko herrietan egiten diren ekintzak bertan lanean diharduten gobernuz kanpoko erakundeek kudeatzen dituzte. 1993an martxan jarri zenetik 2.000 gaztek baino gehiagok hartu dute parte Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan.

   Esperientziaren iraupena hiru hilabetekoa da, uztailetik urrira, eta parte hartzaileak 100 gazte gehienez. Parte hartzeko bete beharreko baldintzak ondoko hauek dira: 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik EAEn egoitza izatea edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera; 1985 eta 1995 artean jaio izana, bi urte horiek barne; jarduera egingo den herrialdean erabiltzen den nazioarteko hizkuntza menperatzea.

   Jarduera egin beharreko herrialdeko GKErekin elkartu arteko bidaia gastuak (joan-etorrikoak), bisa eta gaixotasun eta istripuetarako asegurua Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu, eta garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek lotarako tokiaz eta janariaz gazteek lankidetza eskaintzen duten herrian, eta, lankidetzan aritzera abiatu aurretik, gazteei prestakuntza eskaintzeaz arduratuko dira.