Euskadiko Goi Mailako Arte Dramatiko sartzeko 129 eskaera jaso ditu

Actualizado: martes, 26 mayo 2015 17:41

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Dantzerti Euskadiko Goi Mailako Arte Dramatiko eta Dantza Eskolak 129 eskaera jaso ditu guztira, Arte Dramatiko eta Dantza ikasketetarako sarbide probetan izena emateko epea amaitu ondoren. Zehazki, 88 eskaera jaso ditu Arte Dramatikorako, eta 41 Dantzarako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak jakinarazi duenez.

   Goi Mailako Arte Dramatikoko ikasketak egiteko sarbide probak Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan izango dira, ekainaren 1, 2, 8 eta 9an. Modalitate honetako hautagaiak ebaluatuko dituen epaimahaia osatuko dute Ramon Barea, Karmele Aranburu, Itziar Lazkano, Joseba Lazkano, Mar Navarro, Ana Perez, Felipe Loza, Jon Ibarluzea, Begoña Garamendi, Pedro Sanz eta Leire Agirregomezkortak.

   Bestalde, Goi Mailako Dantza ikasketetarako sarbide probak ekainaren 15ean eta 16an izango dira, kontserbatorio bilbotarrean. Modalitate honetako epaimahaia osatuko duten kideen izenak laster ezagutaraziko dira.

   Sarbide proba hauen inguruko informazio gehiago, eta gainditu beharreko proben xehetasunak www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus eta www.euskadi.eus webguneetan ikus daitezke.