Euskadiko hauteskundeen webgunera smartphone eta tableta gailuen bidez sartu ahal da

Actualizado: jueves, 6 febrero 2014 12:41
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzaren hauteskundeei buruzko webgunea (www.euskadi.net/elecciones) erabilgarri dago jada gailu mugikorrentzat, smartphone eta tabletentzat, adibidez. Ekimen aitzindaria da Estatuan, eta sarbide erraz eta arina eskaintzen dio edonori hauteskunde prozesuen eta herri galdeketen eta inkesten legeria arautzaileak kontsultatzeko, hala nola Euskadiko hauteskunde prozesu guztien edo datozen Europako hauteskundeen jarraipena sarean egiteko.

   Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, abenduaren 26tik, www.euskadi.net/elecciones webguneko ia eduki guztia ikus daiteke era egokigarrian (responsive design) smartphoneetan eta tabletetan, alegia, web orriko edukiak behar bezala ikus daitezke gailu mugikorren pantaila mota guztietan, egokituta daudenez.

   Horiek horrela, "Segurtasun Saila aitzindaria da herritarrei gisa horretako zerbitzuak eskaintzeari dagokionez, berrikuntza teknologiko hori darabilen lehen hauteskunde webgunea denez. Sailak bere baliabideak egokitzeko egindako apustuaren seinale da zerbitzu berri hori, herritarrei eskainitako zerbitzuen erabilerraztasuna hobetu nahi duelako eta herritarrek beraiek teknologia berrien esparruan egindako eskakizun berri eta gero eta ugariagoei erantzun nahi dielako", adierazi dute.