Euskadiko herritarrentzat ekonomiaren berrindatzea da gaur egungo gairik garrantzitsuena

Actualizado: martes, 15 abril 2014 18:02
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren 9,1eko garrantzia eta 8,7ko urgentzia eman diote, 0tik 10erako eskalan, ekonomiaren berrindartzeari, hori izanik gairik garrantzitsuena. Halaber, bake eta bizikidetzak 7,9ko urgentzia eta 8,5eko garrantzia dute, eta estatus politiko berria Euskadirentzat 6,8ko urgentzia eta 7,2ko garrantzia.

   Horrela, hiru ardatz horien gaineko onarpen maila "handia" da kasu guztietan, "gizarteak eskatzen duenaren eta Eusko Jaurlaritzak proposatutako lehentasunen artean dagoen sintoniaren seinale". Datu horiek Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak aurkeztu ditu gaur, apirilak 15. Azterlana martxoaren bukaeran egin zen, 1.096 elkarrizketaren bitartez.

   Eusko Jaurlaritzaren arabera, EAEko herritarren gehiengoak uste du "Gobernuak ezagutzen dituela zeintzuk diren herritarren beharrak", %57k asko edo nahikoa ezagutzen dituela uste baitu, %52k uste duen arren oraindik ez dela bere egitasmoak nahikoa azaltzen ari.

   Gaiunera, EAEko biztanleek 5,9ko nota ematen diote Jaurlaritzari zintzotasunean, 5,8koa gestiorako gaitasunean, 5,7koa Euskadirako etorkizuneko egitasmo baten lidergoa izateko gaitasunean, 5,6koa akordioak lortzeko gaitasunean eta 5,1ekoa herritarren arazoekiko hurbiltasunean.

   Arazoak konpontzeko Gasteizko Gobernuak duen gaitasunari buruz galdetuta, herritarren %51k adierazi du badakiela nola konpondu baina denbora gehiago behar duela; %31k uste du ez dakiela arazoak nola konpondu eta %7k Euskadiko arazoak ongi konpontzen ari dela.

JAURLARITZAKO KIDEAK

   Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Josu Erkoreka bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburua dira Jaurlaritzako kiderik ezagunenak (%95k eta %72k ezagutzen dituzte, hurrenez hurren). Gobernuko gainerako kideen ezagutza maila txikiagoa den arren, kalifikatu dituztenen artean, gehienek aprobatu edo onetsi egiten dituzte sailburuak.

   Orokorrean, Jaurlaritzaren jarduerak 5,7 puntuko kalifikazioa lortu du, 0tik 10erako eskalan, duela urtebete baino hiru dezima altuagoa (5,4). Gainera, biztanleek aurretik espero zutena betetzen ari da Eusko Jaurlaritza, eta %68k adierazi du espero zuen bezala jokatzen ari dela.

   Oposizioko alderdiek ez dute lortu 5 puntutik gorako baloraziorik, eta EH Bilduk lortu du puntuaziorik altuena (4,7); ondoren, PSE-EEk (4,1). Balorazio dezente negatiboagoa jaso dute UPyDk (2,8) eta PPk (2,6).

   Halaber, Euskadiko biztanleen laurdenak egoera politikoa ona edo oso ona dela iritzi dio (%25), eta erdiak erdipurdikoa dela (%52). Halaber, %21ek uste du egoera duela urtebetekoa baino hobea dela eta %54k berdina dela; soilik %19k uste du orain dela urtebete baino okerrago gaudela egun.

   Bestalde, Espainiako Estatuan %1ek uste du egoera politikoa ona edo oso ona dela eta %15ek erdipurdikoa dela. Gainera, %36 dira Espainiako egoera politikoa orain dela urtebetekoa baino okerragoa dela uste duten espainiarrak.