Euskadiko hoteletako bidaiarien sarrerak %10,9 gehitu ziren apirilean

Turistak Bilbon paseatzen
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 21 mayo 2015 12:56

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduetan 208.825 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren joan den apirilean, hau da, 2014ko hil berean baino 20.521 gehiago, alegia, %10,9ko gehikuntza. Bidaiarien sarrerak %3,0 gehitu ziren Araban, %7,9 Gipuzkoan eta %16,0 Bizkaian, Eustaten datuen arabera.

   Gaualdiak 386.755 izan ziren apirilean, aurreko urtekoan baino 29.427 gehoiago, hau da, %8,2, gehiago. Gaualdien urte arteko bilakaera herrialdeetan ezberdina izan zen: Bizkaian %12,4 eta Gipuzkoan %+6,4 igo zen, baina Araban %0,6 gutxitu.

   Espainiako Estatuko bidaiariak %10,3 gehitu ziren aurreko urteko apirilaren aldean EAEn, eta atzerrikoak %12,0. Araban, estatukoak %1,0 gutxitu ziren, eta atzerritarrak %17,7 gehitu; Bizkaian, estatukoak
%14,1 gehitu ziren, eta atzerritarrak %19,5; Gipuzkoan estatukoak %10,7 gehitu ziren, eta atzerritarrak %3,7.

   Batez besteko egonaldia, apirilean, 1,85 egun izan zen, 2014an 1,90 egun izan zen bitartean. Araban, iazko 1,83 egunetik, aurtengo 1,76ra laburtu da; Bizkaian, 1,92tik 1,86ra; eta Gipuzkoan 1,90etik 1,87ra.

   Plazakako betetze maila %3,4 handitu zen EAE osoan, 2014ko apirileko %42,6tik aurtengo apirileko %46,0ra. Araban %0,2 jaitsi zen, %35,8tik %35,6ra; Bizkaian %4,3 gehitu zen, %42,6tik %46,9ra; eta Gipuzkoan %3,8 gehitu zen, %45,6tik %49,4ra.

   Gelakako betetze maila %5,6 gehitu zen EAE osoan, eta okupazioa %56,9 izan zen. Araban %1,8 gehitu zen okupazioa, %44,2ra; Bizkaian %7,6, %60,5 izan arten; eta Gipuzkoan %4,7 gehitu zen, %57,6ra. Hotelen okupaziorik handienak apirilean Donostian (%56,1), Bilbon (%54,2) eta Gipuzkoako kostaldean (%49,8) izan ziren, eta asteko eguna aintzat hartuta, okupaziorik handiena (%59,4) asteburuetan izan zen; lanegunetan %41,1 izan zen.

LANDA OSTATUAK

   Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 10.957 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren apirilean, aurreko urteko hil berean baino %1,4 gehiago. Araban %1,7ko gehikuntza izan zen sarreretan, eta Bizkaian %9,4koa; Gipuzkoan, aldiz, %2,7ko jaitsiera izan zen.

   Atzerritarren sarreretan %38,8 gehikuntza izan zen apirilean, aurreko urtearen aldean, eta sarrera guztien %12 izan ziren. Estatuko bidaiarien sarrerak %2,2 gutxitu ziren.

   Euskadiko landa turismoko establezimenduetan 26.511 gaualdi erregistratu ziren apirilean, aurreko urteko hil berean baino %5,9 gutxiago. Araban %4,8 jaitsi ziren gaualdiak, eta Gipuzkoan %10,9; Bizkaian, aldiz, %4,1 gehitu ziren.

   Plazakako betetze maila %22,3 izan zen, 2014k apirilean baino %1,8 gutxiago. Araban %0,5 jaitsi zen plazakako betetze maila, %21,3 izan arte; Gipuzkoan betetze maila %23,9 izan zen, iazko apirilean baino %3,7 gutxiago; eta Bizkaian %0,2 igo zen, %20,4raino.

   Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin zen joan den apirilean, 2014koaren aldean: duela urtebete 2,61 egun izan zen, eta aurten, 2,42.